Inoiz baino beranduago, Begotxuren urtebetetzearekin bildu genuen atzo mahatsa Esteñibarren. Urtean zehar eguraldia nola joan den ikusita, oso uzta ona izan zen, baina ezin orain bi urteko marka gainditu, 130 kilo azpitik geratu ginen.
2005ean uzta distiratsua izan zen Esteñibarren. Aldiz, 2006an penagarria. Baina akatsetatik ikasi eta 2007an borroka gogorra izan dugu mildiu-aren kontra. Eraso dezente izan dira, ekaina-uztailean gogorrena, eta beldur handia ibili genuen abuztuan, norgehiagoka horretan. Iraila hezeak mahatsa bapo gizendu zuen, baita ifrentzuan bi arazo sortu ere: heltzeko nekea eta botritisaren arriskua.
Hori dena kontuan, 8.385 kilo bildu izana arrakasta itzela da. Orain bi urteko uzta ustekabeko oparia izan bazen, aurtengoa kostatako lanperna izan da. Eta mahastiko atal ezberdinen artean orduan baino orekatuagoa.
mahastia |
landareak |
2005 kiloak |
landarako |
2007 |
landarako |
1. behekoa |
610 |
3.175 |
5,2 |
2.665 |
4,4 |
2. goiko handia |
1.066 |
3.776 |
3,5 |
3.640 |
3,4 |
3. goiko txikia |
626 |
1.566 |
2,5 |
2.080 |
3,3 |
GUZTIRA |
2.302 |
8.517 |
3,69 |
8.385 |
3,64 |
Zer esanik ez, lan bikaina egin eta albiste onak jaso ondoren, gustura asko aritu ginen ilundu arte erromerian.
Argazki sorta ederra jarri du Joxek hemen.