Goienkaria, 2007.10.05
Emeki-emeki, ari da garatzen ibarreko
bidegorri sarea. Eskoriatza eta Arrasate kasik jarraian egiteko
moduan leudeke –ez bainaiz oraindik ibili- oinez nahiz bizikletaz,
patxada ederrean. Gogora ekarri dit Urbina-Maltzaga deitzen zen
egitasmoaren eztabaidan nola saiatu ginen talde bat bidegorria
egitasmoaren baitan txertatzen. Lan hari eta beste batzuei esker,
bidean da bide berri gorria.
Bi puntu. Bat, bidegorriak erabiltzen
dira baliagarri diren heinean. Zati txikiek ezer gutxi balio dute,
sarea behar da. Zatiak sarean lotu ahala hasten da bidegorria
ohituretan eragiten. Eta bi, bidegorria gehi tranbia eta autobusa,
ibarreko mugikortasuna goitik behera aldatu behar da. Autoentzat
biltegiak, eta garraio zentzuduna, iraungarria.