Ez dakit, ez dakit…

Goienkaria, 2007.09.21

Debagoienak, gehienetan, liluratu egiten nau.
Seguruenik, kanpotik bertaratua izateak aukera ematen dit begi bereziz
ikusteko. Etxenike fisikari eta gizon handiari entzun berri diot hitzaldi
bikaina, eta han ondoko esaldi-txantxa hau: ‘Einsteinen ekuazio famatuak
(E=mc2) adierazten duena da E=MCC. Pentsa zer nolako energia dagoen
kooperatibetan, nahiz ez dakidan beraiek jabetzen diren
.’

Nik ere energia itzela ikusten dut
Debagoienean. Baina batzuetan ez dakit zergatik indar horri hainbeste traba
sortzen zaizkion, ez dadin eragile izan. Mankomunitatearen kargu banaketak eman
dit zer pentsa. Gehiengo berriari erantzuten dio, nola ez. Baina eragileago
izango zen kolore gehiago hartu izan balitu. Ez da hasiera ona, ez dakit.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude