Goienkaria 2007.07.13
Honezkero askoz badakizue fenomeno
bitxia gertatzen dela Elorrion urtero, uztaila hurbildu ahala.
Munduko toki askotatik hasten dira artistak agertzen, baita etxekoak
ere; herriko txoko ahaztuak paraje zoragarritan bilakatzen dira,
argia, ilargia eta hego haizea lagun; jauregietako lorategi ezkutu
misteriotsuak ikusgai jartzen dira, duten edertasun betean; ermita
eta elizetara fededunak bezala fedegabeak ere hurbiltzen…
Musikaire
deitzen zaio Elorrion fenomeno honi. Hainbat asteburutan zehar
gertatzen da, eta ez dago ordaindu beharrik ikusteko. Aurten ez dut
lehenago aipatu, asti faltan ez bainaiz antolaketan ibili. Joan bai,
joaten naiz hutsegin gabe, eta dagoeneko gozatu ederrak hartu ditut.
Programa hemen: musikaire.com