Hau idazterakoan ez da oraindik Diputatu
Nagusia hautatu. Aukera gehien Markel Olanok du, nahiz ezin den erabat baztertu
ustekabea. Gipuzkoako emaitzak oso irekiak izan ohi dira, eta oraingoan areago
izango ziren ANV legez kanporatu ez balute.
Emaitza horiekin, politika fina eskatzen du
Gipuzkoak, jarrera irekiak, lankidetzarako gaitasuna. Eta ez azken urte bete honetako
anabasa: Txabarri indarrez kendu, Jauregi erre, Ogasuna alderdikeriaz erabili, Romero arrasatearra Batzar Nagusien buru
jokaldi xelebre baten ondorioz, Galdos oñatiarra maltzurkerian…
Ardatz tradizionalak –EAJ/EAk- gero eta
zailago du aginteari eustea. Eta alternatibari, edozein dela ere, irekin bat
falta zaio. Egoera zailean ekiten dio Gipuzkoak legealdiari.