Ardatza

Goienkaria berezia, 2007.05.28

Hauteskundeotan, aginte maila eta atal guztien
banaketa ez da gehienetan automatikoa izaten, baizik akordioei lotua.. Goazen
atalka:

         
Nafarroan UPN eta CDN batuta ez
dira gehiengo osora iristen. Beraz, aldaketarako aukera badago, eta ez bakarrik
‘Miguelico’ etxera bidaltzeko. Elkarbizitza bera izan daiteke orain helburu.

         
Nola edo hala, Batasunak eutsi
egin dio bere boto zakuari. Zailtasun artean, alkatetza esanguratsuak
berreskuratu ditu eta jarraitzen du ezinbesteko solaskide izaten, konponbiderako
hurrengo ahaleginean.

         
PSEk gaina hartu dio PPri toki
gehienetan, Madrilgo alternantziaren arabera. Gainean egonda, errazago izan
dakioke konponbide alderako bilakaera.

         
EAJ jaten ari zaio EAri esparru
partekatua. Eta bien artean ez dira iristen koalizioaren maila onenera.

Emaitza horiekin, EAJ-PSE izan daiteke
hurrengo aldirako ardatza. Adi, ordea, Irlandan ardatz horrek ez zuen konponbiderik
ekarri.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Ardatza-ri

  1. egilea: erral

    Baina Irlandan PP-Batasuna ardatzak ekarri du konponbidea (nolabait esateko), baina ardatz horretatik urruti xamar gaudela esango nuke, ala?

  2. egilea: mikel

    Hain zuzen, eta ez bakarrik bi alderdi horiek ezin dutelako elkar ikusi. Hemengo Trimble eta Humek ere ez dute azken argazkitik kanpo gelditu nahi eta saiatuko dira bestelako ardatzak zapuzten. Agian, Nobel saria emango balitzaie…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude