Barkatu, badakit gure zilborra oso
garrantzitsua dela, baina aste honetako albistea –urte luzetakoa, niretzat-
Ipar Irlandakoa izan da, Paisley eta McGuiness gobernuan kide ikustea.
Bi gauza aipagarri. Lehena: ezinezkoa
egingarri da, ganoraz ekin ezkero. Nekez pentsa daiteke bi hauek baino etsai
aurkakoagorik, gurean Migel Sanz eta Josean Urrutikoetxearen pare. Hala ere,
bakea adostea baino askoz gehiago egin dute, lankide bihurtu dira gobernatzeko.
Eta bi: hori guztia etorri da erabakitzeko eskumena ematen dien tresna
demokratiko bat adostetik. Paisleyk gehiengoa duen artean, Ipar Irlandak
britainiar jarraituko du. McGuinessek gehiengoa balu, Hego Irlandarekin batuko
lirateke.
Horrela begiratuta, ez dirudi zaila, e?