Eskola Politeknikoan ikasle zela ezagutu nuen
Josu Zabala -atzo goizean!- eta, gero,
Uriben auzokide izan ginen denbora batez. Ez dut esango sakon ezagutzen
dudanik, baina bai bere dohain batzuk aipatzeko beste: tratuan atsegina da,
euskararen zale, eta –nik dakidala- ekimentsu ere bai.
Beste bat da, ordea, bereziki azpimarratu nahi diodan ezaugarria:
Josu ekosistemakoa da, etxekoa. Azkoitian jaio arren, kooperatibetan egin da;
beraz, oso barrutik eta aspaldidanik ezagutzen ditu taldearen tripak. Badaki
non, zer, nola eta norekin. Eta hau ez da txantxetako kontua, hain egitura
berezian eraginkor izateko.
Sistema itxiegia izan ez dadin, odol berria
komeni daiteke tarteka. Baina, MUko errektorea, etxekoa. Josu bezala.