Manifak eta manifak

Trilogia bat dirudi, baina ez nuke manifen kontu hau utzi nahi, azken hausnarketa bat egin gabe.

Kikilduta gabiltza Madrilen 350.000 lagun bildu zirelako, eta bada errepublika garaia -eta gerra aurreko giroa- gogora ekarri duenik ere. Nire ustez, segidismo izugarria egiten ari gatzaie Madrilgo hedabideei, akonplejatuta gabiltza.

Esanda doa Bilboko manifa oso apal eta epel bultzatu zutela eragile ezberdinek. Horrela, 10.000 lagun bildu omen ginen. Eragile askoren bultzada indartsua izaten dutenek 50.000 lagunen bueltan ibiltzen ei dira.

Ba, herrikide maiteok, gurean 50.000 lagun biltzea gehiago da Espainian 350.000 baino; gu hiru milioi eskas gara eta espainolak berrogei.

Hau da, larunbatean etxeko lanak ondo egin izan bagenitu, -eragile, hedabide, gizabanako…- seguruenik gaur ez ginatekeen hain kikilduta egongo.

Hurrengorako balio izan dezan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Manifak eta manifak-ri

  1. egilea: Patxi

    Ekuazioa nere ustetan ez da zuzena Mikel.

    Euskaldunok ordubetean gaude manifa egin beharreko tokian (guardia zibilaren baimenaz betiere, jakina), Euskal-herriko edozein tokitan izanik ere. Espainian ordubetean balute manifestazio zita, askoz gehiago ere bilduko ziren.

    Edonola ere, kikilduta? Ez det ulertzen kezka hori zertan oinarritzen dan (egia esan, ez naiz egunotan oso informatuta egon).

  2. egilea: mikel

    Beno, kalkulu oso zehatzik egin gabe bota nian; baina, hala ere, ez diat uste hain oker nabilenik. Distantzia gure alde zagok, bai, baina baliabideak eta zarata sortzeko ahalmena, askoz handiagoa ditek haiek.

    Kontua duk trumoi beltzaren pareko eragina izaten dutela PPren txaplieguek gure egunerokoan. Gehiegizkoa, inondik ere. Eta hiri ez bazaik kikil konturik iritsi, Patxi, bejondeiala! Seinale gutariko gehienak baino orekatuago bizi haizen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude