Etxean turista

Iristen dira oporrak. Ateratzen ditugu
txankleta, bermuda eta tirantedun kamisetak. Eta, horiek jantzi hutsarekin,  turista bihurtzen gara. Turistarenak egiteko,
noski; urrun edo ingurutan, beste turista guztiek egiten dituztenen berdinak.

 Oso gutxitan okurritzen zaigu inguru hurbila
ezagutzea. Etxean nekez egiten dugu kanpoan ohi den protokoloa: turismo
bulegora joan, aukerak aztertu, gidariak erabili, zerbitzuak ordaindu… Aste
bete gurean ematen duen turista katalanak paraje dezente ezagutuko ditu,
debagoiendar gehienentzat ezezagun direnak.

 Hobetzeko proposamena:
Arrikrutz koba irekitzen denean, ea nabari den debagoiendarron jakin-mina, eta
askok bisitatzen dugun. Ea garen, turista baino, ezagutu zale. Etxetik hasita.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Etxean turista-ri

  1. egilea: jonas

    Horrelaxe da, ba. Eta zelako piurak eroaten ditugun lekutako parajeetan inork ezagutuko ez gaituenean… Batzuetan lotsa ere ematen du gurea baino askoz ere txiroagoak diren herrietan pailazo itxura horrekin, hango biztanleen bizitzak berak baino askoz gehiago balio duen erretrato-kamara samatik dindilizka dugula.

    Ni neu horrelakoetan ahalik eta paisanoen joaten ahalegintzen naiz.

    Eta geurea ezagutu behar horretan, nik uste mentalitatea aldatu egin dela azken urteotan. Nabilen lekutako amarenean osasunak eta hankek laguntzen didaten bitartean, gero izango dugu-eta hurrakoak ezagutzeko aukera

    Urrun joateko asmotan garenean, aitak beti esaten digu berdin:

    Eta, Nabarniz ezagutzen duzue? Eta Ereño?

  2. egilea: jonas

    Orain jakin dut letra makurra erabiltzen. Goiko testua atontzen badidazu, Mikel?

  3. egilea: mikel

    Dena den, Jonas, zu asko ibilitakoa zara, balearen sabelean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude