Txoko honetara hurbiltzen denak badaki nekez
aurkituko duela futbol konturik.
Zergatik orain bai? Ba, inguruan bekozko
ikusten dudalako jendea, areago Donostian lan egiten dudanetik. Gaur zioen
lagun batek, inoiz ez duela lehen mailan iraun sasoi honetan Realak oraintxe
dituen puntu apurrekin zegoen talderik. Real zalea da, eta etsita dago.
Gogoan dut Reala lehen mailara igo zeneko poza, Tolosan autobusa
agurtu genuenean. Orain, bigarrenera jaitsita, ez dut neurri bereko penarik hartuko.
Eta inguruak kontsolatzeko, badut proposamen bat. Bigarren mailan jokatzeko, Realak nahikoa izan lezake Zubietarekin. Berreskuratuko dugu Anoeta
atletismoa bultzatzeko? Naroa Agirrek eta enparauek aukera bat merezi dute.