Urteak bete ditut atzo, 53. Urte bat gehiago naiz, atzoz geroztik.
Horrela esanda, adinak erantsi egiten dio pertsonari zerbait: honi, jakinduria; hari, esperientzia; besteari, patxada… Denoi zerbait. Urte asko dituenak, zaku bete bizi dauka barrenean, birziklatzeko eta goxatzeko.
Beste urte bete hartu, bai. Eta galdu dudana? Pentsatzen jarri nintzen batean, erabaki nuen galtzea -ezer baino lehen- galdutakoaz gogoratzeko memoria. Harrezkero, ahaztu egiten zait lehen zer nuen edo zer nintzen; horrela, ezin dut jakin zer galdu dudan.
Urteetan aurrera, urteak bete, urteak hartu, urte bat gehiago izan… Esaldi hauek asmatu zituenak ere pozik hartzen/betetzen zituen urteak!
Eta askoz gehiago bete ditzazula!
Zorionak Mikel
Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.
Musu bat
Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.
Musu bat
Zorionak bai.
Iban
Mila esker!
M. Aguriondo
Zorionak.
Zorionak Mikel!
Laster gazteagoa den blogaren bigarrena š
Zorionak benetan.
Batez ere zorionez betetako urteak, beteak dituzulako
Ez ahal da horrela?
Muxu zaparrada bat, Fatima eta biondako