Ia 300 biztanle galdu ditu Arrasatek iaz,
Gipuzkoako herrien artean galerarik handiena. Bi mila biztanletik gora ditu
galduak, azken hamar urtetan. Une bateko kontua ez den seinale.
Izango dira etxebizitza garestiak, eta
inguruko herrietarako joera. Aipatu da herritarren bizi-maila, eta Donostiako
bigarren etxebizitza; zergak arintze aldera bizitoki aitortzen dena, asteburuko
atsedenleku besterik ez bada ere. Autopistak lanera etortzeko erraztasuna
dakarren bezala, nonahi bizitzeko aukera ere ematen duela ezin uka.
Faktore asko, denak itxuraz balekoak. Eta,
hala ere, ez dakit Arrasate hustearen arrazoi nagusia ez ote den bertan
bizitzeko ilusio falta, tokiarekiko maitasun eza. Triste ikusten dut herria,
noraezean.