Gerry miresten dut

Oraintsu jakin dut Sinn Féinek onartu egin duela Ipar Irlandako polizia; eta, horrela, azkenetako oztopo bat desagertu dela hango gobernua berriro indarrean jarri eta bake prozesua burutzeko.

Kristoren poza hartu dut. Jenio bizikoa banaiz ere, biolentzia gorroto dut errotik, pentsatzen hasi baino aurretik. Eta gatazka biolento bat bakebidean jarrita, poztu egiten zait barrena.

Baina kasu  honetan, erreakzio primario horri gehitu behar zaio prozedura berak eragin didan lilura. Sasi guztien gainetik, sendotasun eta argitasun itzela ikusi dizkiot Ipar Irlandako prozesu osoari, John Majorek abiatu zuen une beretik.

Eta miresten dut, bereziki, Gerry Adams. Azken unera arte, bere indar guztiak jarri dituelako konponbidearen alde, eta gai izan delako bide horretan berarekin eramateko biolentzian aritu eta ohitutako kide guztiak.

Zorionak, Gerry!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude