Sasoi honetan beti jaio izan da jende asko:
gure etxean, bederatzitik lau ginen urtarrila edo otsailekoak. Oraintxe ere,
baditut jaioberriak inguruan. Horietako baten aitak azaldu zidan, ez aspaldi,
bere kezka seme berriaren etorkizunaz. ‘Zer utzi behar diegun hauei…’, alegia.
Egoera politikoaz ez nago oso ezkor. Nola
izango den ez dakit, baina aurten bertan espero dut bakerako bigarren saiakera
bat. Eta hamarkada honetan, konponketa. Bada arazo larriagorik: jaioberriek
gero beharko duten ingurumena gu ari gara orain jaten, eta agian ez dute izango
bigarren aukerarik. Euskararen egoera normaltzea ere gazteen esku ari gara
uzten; baina gaur katea eteten bada, gero jai.
Eta etorkizuna zor diegu
gaur jaiotzen ari direnei.