Bigarren kolpea jo du Danbaka lehiaketak.
Aurtengo finaleko hiru taldeak oso ezberdinak ziren elkarren artean, aurrekoan
baino alde handiagoekin. Amaitu ziren garai uniformeak, askatasunean libre
dabiltza musikariak, entzuleon onerako.
Irabazlea, Aby-Kem,
oso indartsu ikusi nuen. Entzutea, beste gauza bat da: musika gogorra eta
dezibelio gehiegi, nire belarriak ez du ezer igartzen. Belceblues, onak eta klasikoegiak. Blues klasikoko taldeak ingelesez,
satsa lez daude munduan. Euskaraz egin beharko lukete, balio erantsia izateko. Malenkonia iruditu zitzaidan talderik
interesgarriena baina, nire belarriaren arabera, desafinatu egin zuten.
Antolaketa, bikaina. Jendetza, itzela.
Debagoienak harritu egiten nau, oraindik ere.