Alde askotatik ikus daiteke Madrilgo
atentatuaren eragina, mota askotako ondorioak izango baititu. Niri oso larria
iruditzen zait bat: hurrengo udal hauteskundeetan ezingo da normaltasuna
berreskuratu.
Udal zalea naiz, autogestioa maite dudan
aldetik. Hurbileko aginte guneak dira niretzat garrantzitsuenak eguneroko
bizitzan, horiek behar lukete izan hiritarren zerbitzurako tresna eraginkor.
Aldiz, udalak gogotik ari dira ordaintzen gatazkaren konponezina. Besteak
beste, udaletan ez dago ordezkatuta alderdi bat eta, beraz, besteen emaitzak
puztuta daude. Horrek giroa zatartzen du, eta udalen eginkizuna aldrebesten. Ur
sakonagotan sartu barik…
Beste lau urte udaletan berdin jarraituko al
dugu? Kalte galanta litzateke.
Zurekin bat nator, baina gatazka honek ez izango du amaitu, batak besteari harriak jaurtitzeari uzten ez badio.Irtenbide erraza litzateke hauxe, korapiloa askatu.
Ez luke zaila izan behar, konponbidearen osagaiak hor daude. Arazoa da, nik uste, alderdiek nahi dutela -aldi berean- gatazka konpondu eta negozio politikoa egin; hau da, argazkia bai baina ni erdian.
Eskuzabaltasuna falta da; hori balego, ausardia eta aziertoa etorriko lirateke.