Asaldatuta dabiltza Arrasateko merkatariak,
Zabaletako denda gunearekin. Eta uste dut inguruko herrietan ere ez daudela oso
lasai. Izan ere, horrelako gune handiek tiradizo itzela izaten dute
jendearengan, ohiko denden kaltetan. Hala ere, beraiena defendatzen ari dira
dendariak, baina ez hori bakarrik.
Jokoan daude herrietako erdiguneak, betiko
kale, kantoi, karkaba eta… giroa. Kaleak husteko bidean ipini baino lehen, ondo
aztertu behar dira ondorioak. Ze gero alferrik asmatuko dira jai bereziak,
kaleak animatzeko. Behin hustuta, nekez. Gainera, ez dut uste hauteskunde
bezperatan udalak une onenean daudenik hain epe luzeko gaiak erabakitzeko.
Patxadaz pentsatu behar da. Eta nik,
erdiguneak ditut maite. Baina bizirik.