Trena eta tranbia

Joan den astean jakin dugu Jaurlaritzak onartu
egin dituela Bergarako udalak egindako alegazioak ibarreko tranbiari. Orain
berriro jendaurrean jarriko dira, trazatua behin betiko onartu
aurretik.

Ez da denbora asko beste horrenbeste jakin zela
Aretxabaletari buruz. Han ere, Durana kalean aldaketak proposatu eta onartuak
izan ziren. Luzatu egiten da prozesua horrela, baina herritarren adostasuna eta
atxikimendua handitzearen truke. Ondo dago hori.

Konparatu orain AHTrekin. Non egon da ikusgai
proiektua? Nork egin ahal izan ditu alegazioak? Ze aldaketa onartu zaie udal
edo herritarrei? Nahikoa da AHTk duen adostasuna eta atxikimendua halako lan
erraldoiari ekiteko? Zergatik hainbeste presa hain gai eztabaidagarrian?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Trena eta tranbia-ri

  1. egilea: Oskar

    Presa diozu? Dozenaka urte darama eta egitasmo hau mahai gainean.

    Bakarrik falta genuen, orain egin daitekeenean, ohituta gauden eta Euskal Herrian tipikoak diren inora eraman eta jendea aspertzen duten eztabaida antzuetan sartzea.

    Eta bide batez, informatu nahi izan duenak jakin izan du non bilatu argibide horiek.

  2. egilea: mikel

    Debagoienean trenak bete-betean harrapatuko dituen udaletan, alkate eta zinegotziek ez dakite nondik nora pasatuko zaien.

    Duela pare bat hilabete -ez dozenaka urte- jarri zen sarean web bat trazaduarekin, eta Elorrio adibidez ez da ageri.

    Asmoa aspaldikoa da, baina egitasmoa berria eta ez da ezagutzera eman. Galdetu edonori ea zenbat geltoki dituen AHTk.

    Eztabaida antzu asko izaten dugu, baina horregatik ez dira garrantzizkoak saihestu behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude