Berriro hirukoa?

Atzoko kontua da, Katalunian berriro hiruko gobernua osatzeko ahalegina. Aurrekoarekin asko poztu nintzen, ez hainbeste ezkerrekoa zelako -horregatik ere bai-, baizik bereziki 23 urte agintean zeramatzan alderdia oposiziora bidaltzen zuelako.

Bigarren ahalegin hau, berriz, patetiko samarra ikusten dut. Montilla galtzaile nabarmena izan da hauteskundeetan, eta Maragall baztertu duen konplotaren buru. Carod txukun irten da hauteskundeetatik, baina ia erabat galdua du duela hiru urte zerion indar eraldatzailea. Gainera, ez dira sei hilabete Maragallek -seguruenik ZP eta Montillak behartuta- Carod gobernutik bota zuela, Estatut berria onartzen ez zuelako. Eta ez da ahaztu behar, Estatut hori ZP eta Masen arteko engendroa izan zela, Moncloako sofa baten egindako lizunkerien ondorio. Montillak onartu egin zuen -jefeak aginduta- eta Maragalli onartuarazi; Carodek onartu ez, eta larrutik ordaindu behar izan zuen matxinada; Mas agertu zen harro egindakoaz, eta oposizioan jarraitu behar ote du?

Goazen Espainiara. CiUk babesa agindu zien azken orduan ZPren aurrekontuei. Duran i Lleidak ministro ikusten du bere burua, inoiz baino hurbilago. Nola izango da hori guztia posible Katalunian oposizioan egonda, sozialisten kulpaz? Edo ERC Espainiaren etsairik larriena bihurtu ondoren, hauen botoak erabiliko ditu ZPk aurrerantzean?

Edo besterik barik, Parlamentaren Estatuta zepillatu zuen bezala, Montillaren hirukoa zepillatuko du ZPk, Uruguaitik bueltan?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Berriro hirukoa?-ri

  1. egilea: iturri

    Kaixo Mikel:

    Kataluniako kontuak ni baino askoz hobeto ezagutzen dituen tipo batek esan zidan behin Duran i Lleida politikari ustel(du)a dela eta ez dela dagoen mailatik pasako. Beraz, ez dakit ministro izatearena ez ote den bere ametsa baino.

    Nik uste dut Montilla denok espero baino ausartagoa izan dela. CIUk, hori bai, ez dute barkatuko.

    Aio.

  2. egilea: mikel

    Ados, Montilla ausarta izan duk. Eta uste diat presaka ibili direla, Zapatero kanpoan zebilen bitartean potajea egosteko. Dena den, ahul jaiotzen duk govern berria, etsai askorekin luze irauteko: Espainiako gobernua eta hedabide gehienak, CiU eta bere orbitako indar faktikoak; PSC eta ERC alderdi barruko tentsioak…

    Gaur gaurkoz, beldur nauk dagoenetan iritsiko ote den 2008ko hauteskundeetara. Nahiago nikek oker banengo. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude