Hamaika ikusteko

Atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzak toki telebistak arautzen dituen legea. Eta duela aste batzuk aurkeztu zen Hamaika enpresa, toki telebistak euskaraz sortzeko.

Legearen entretelak ez ditut ezagutzen. Badakit, ordea, motz samar
gelditzen dela hizkuntza gaietan, ez baitu bermatzen eskualde
bakoitzean abia daitezkeen lau telebistetatik bat behintzat euskara
hutsezkoa izango denik. Aldiz, galarazi egiten ditu gaztelania
hutsezkoak.

Posible da, beraz, dauden euskarazko toki telebistak legeztatzea eta
berriak sortzea. Eta Hamaikak sortuko omen ditu. Nire aspaldiko ametsa
da euskal komunitatea trinkotuko duen hedabide sarea, herriz-herri
hedatua eta bertikalean hedabide nazionalekin bateratua. Eta, hala ere,
baditut nire kezkak.

Nola esan lezake Hamaikak ‘toki telebistak egiteko eskarmentua Bai.net produktorak jarriko duela’? Zergatik ez daude hor Goiena, Ttipi-ttapa edota Goierri telebista? Eta… non ezkutatu da ETB?

Ai, Traperok dirua eta aginpidea balu!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Hamaika ikusteko-ri

  1. Galdera ona Mikel. Zergaitik ez daude hor Goiena, Ttipi-ttapa edo Goierri Telebista? Galdera nori zuzendua da, Hamaika sortu dutenei, edo bertan sartu ez direnei?

  2. egilea: Patxi

    Aiii, nik batere aginpiderik banu! Nun daude flotadoreak??  

    Nere irudipena toki telebistei buruz, zera da; hemendik bost-hamar urtera, beste paisaia bat ezagutuko degula, oraingoarekin zerikusi gutxi duena. Hala ere, oraingo mugimenduak oso garrantzitsuak dira noski. Ea dagokion santuak gure buruen buruak egoki argitzen dituen!

  3. egilea: mikel

    Gaztelumendi: nik dakidanez harremanak egon dira eta badaude; agian
    horregatik ez du galderak oraingoz erantzunik jasoko. Baina hasieratik
    egon izan balira falta direnak, daudenez gain, seinale hobea izango
    zen, duda barik.

    Trapero: hik jarraitu urrutira begira,  gehienok baino begi luzeagoa daukak eta. Iritsiko duk hire ordua.

  4. egilea: zurrupari

    Tokiko telebistak = kaka zaharra. Hemen eta Parisen.

  5. egilea: Patxi

    Aurrekoari erantzunez, kate haundi batek nekez hobetuko du hau:

    http://www.goiena.net/Arrasate/News/1160551467/

    Hau da etorkizuna. Nekez zabalduko du kate haundi batek hainbeste zure herriari buruzko albiste bat. Ziurtatuko du partehartzea. 

    Tokiko telebistek, beti eramango diote aurrea kate haundiei gauza batean: gertutasunean.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude