(Ezlekuan idatzi nuen zutabea eta han gelditu zitzaidan, gaur berreskuratu dudan arte. Joan den ostiralekoa da)
Mariano Ferrerek Rosi zuen bezala, nik badut lagun bat Rosa izenekoa, prentsa saltzailea. Nire Rosaren kioskoa ez dago Donostiako Abenidan baizik Arrasateko Garibai kalean. Urte luzez egon zen Biteri plazan, hango aparkalekuaren lanak hasi ziren arte.
Gaur, Rosaren alde egin nahi dut. Eta ez laguna delako, baizik justizia eske. Rosaren kioskoa desagertzeko zorian dago. Udalak eraikin berria egin du plazan, eta haren zati bat jarri nahi du errentan kiosko gisa, esleipena lortu eta egokitzeko inbertsioa egiten duenaren esku. Rosari inongo eskubide historikorik aitortu gabe.
Udalak ezin du enpresa bat itxi eta hiru lanpostu enkantean jarri. Legezko prozedurak ezin dira bihurtu mehatxu herritarrentzat. Non sinatu behar da, Rosa?
Neu ere prest edonon sinatzeko. Urteetan hainbeste sakrifiziorekin aurrera eramandako lana non geratzen da? Animo Rosa!