Aurten ere, kalera aterako gaitu San Joan suak. Udaren etorrera ospatuko dugu suaren inguruan. Kale sasoia da uda. Baita aisiaren ordua ere. Eta, aisiaz gozatzeko, aire zabalean nahi gaitu udak.
Kulturak udan ilargia maite du. Eta hego haizea. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera egoten baita udako gau gozoetan.
Badatoz uda eta kultura; haize hegoa eta ilargia. Badator Musikaire Elorriora, badakar bere mazedonia; aurten inoizko euskaldunena, jaialdien eskanerrak euskaldun asko aurkitu baititu sorkuntzan. Musika, dantza, antzerkia, kale animazioa Tartean izen handiak: Cesc Gelabert, Benito Lertxundi, Lila Downs…
Gaur hasten da Musikaire Elorrion: guztientzat doan, bihotzaren gozagarri.