Elorrion bertan zenez, Ibilaldira hurbildu nintzen domekan, aspaldiko partez. Eta harrituta gelditu nintzen ikustean nola garatu diren azpiegiturak, nolako teknologia erabiltzen den txosna, puzgarri edo arrisku-kirolen antolaketan. Garabi itzelak gizasemea oso goi igo, eta han goitik salto egiten ikusi nuenean, kizkurtu egin zitzaidan bihotza.
Horrez gain, eguraldia eder, Elorrio zoragarri eta jendea erruz. Ia dena ondo. Zer falta izan zen? Detaile hutsala: euskara. Pare bat ordu eman nituen zirkuituan zehar eta gaztelania barra-barra entzun nuen Bizkaiko ikastolen egunean. Ez antolakuntzaren aldetik, noski, horretan ere ez zen egon akatsik.
Baina gutxienez egun horietan ez bada euskara nagusitzen, zerbait ari gara gaizki egiten.
arrazoi osua dakazu Mikel. Neu be Ibilaldira gerturatu nitzan pasa dan domekan.
Azpiegiturak zuk ondo diñozun bezela, bikain. Batez be poztu nintzan zakarrontzixak nonnahi topatziaz, ta boluntarioak zakarrak biltzen ikustiaz denpora osuan.
Berrizen kotxia laga gendun ta Euskotreneko leihatilan erdera hutsian, Elorrixora heldu baino arinao jada ilusiñua txorkatiletaraino jeisteko modukua ixa-ixa. Gero ibilbidian erderaz jende larregi. Pena emon zoztan egixa esateko.
Zergaitxik dakat susmua bizkaiako arazo bat dala? bizkaiako ikastoletan (Bilboko Lauron adibidez garai batetako ikasliek adibidez, euskera nik ingelesa bezela erabiltzen zuten: gela barruan soilik ta juxtu-juxtu) euskera gutxiegi erabiltzen dala.
Total oker al nago? Zer in leike dogu egoera hau hobetzeko/aldatzeko?