Batzuk oso pozik jarri ziren Erromako papak bere babesa azaldu zionean gure bake prozesuari, baina niri gehiago eragin zidan Bob Dylanen iragarpenak: doan (?) kantatuko zuela Donostian, bakearen alde. Bizi dugun/gaitun egoeran, kanpoko begiradak eragin handia izan lezake gauzak aurrera egin dezaten, eta kanpoko begirada aldekoak ez ditugu erakarriko txintxo izate hutsarekin. Horregatik gustatu zitzaidan Zimmerman zaharraren iragarpena.
Eta oso pozik hartu nuen hurrengo albistea: Mikel Laboa ere kantari arituko zela kontzertuan. Kanpoan ezaguna bihurtzeko aukera berandu samar datorkio Mikeli, baina gaitzerdi kontzertu horri esker jende gehiagok ezagutzen badu hemen. Ez daukat ahazteko ondoko gertakari tristea.
Aspalditxo gertatu zen. Lankide bat neraman Donostiara eta bere etxe inguruan esan nion:
- Ahí vive Mikel Laboa.
Eta berak:
- Ese qué es, ¿de Kutxa?
Lankidea gaztea da, eta ama euskalduna du.
jende askok katxondeoan hartu du “bakearen alde” delako istorioa….
niri bost. han egongo naiz.
Kontzertu polita izan daiteke, baina nola demondre “blindatzen” da bake-prozesua horrelako kontzertu batekin? ez dakit nik… Gehiago dirudi politikari batzuei publia egiteko modua bake prozesuari laguntzekoa baino. Ez dakit, ez dakit.
Ni gustora joango nintzateke. Ez dakit ahalko dudan, lanez lepo egongo baitnaiz.
Nik uste dut bake prozesuaren atarian egon gaitezen, erabakigarria izan dela iritzi publikoa, hiritarren guraria, mila modutan erakutsia. Oraingoan ere, gizartea aktibatu beharra dago, herritarrok baigara bermerik sendoena bake prozesuak ez dezan atzera egin.
Eta iruditzen zait hiritarren sentimenduak sendotu egiten direla ikonoak eta guruak norabide bertsuan ikusita. Dylan eta Benedictus, Dalai eta Morales, Bono (U2, noski) eta Ronaldinho, denei egiten dizuet dei bakearen alde!!!
Dylan eta Benedictus, munduko pope guztiak
Ba eguakitzetako Euskadi Irratiko tertulian arituziren joan zen astean kontzertu horren gainean eta bake prozesua blindatzeko egitasmoaz… Zalaparta edarrean aritu ziren Etxezarreta (Donostiako tenientealkatia) eta EAJko ordezkaria (izena eztaukat gogoan orain). Han jardun zeben ordu laurden batez-edo kontzertuaren garrantzia azpimarratzen. Ibanek esaten daben horrekin geratzen naiz neu be, “Gehiago dirudi politikari batzuei publia egiteko modua bake prozesuari laguntzekoa baino”.
Ze, PPko ordezkariak tertuliane esaten zeban moduan, “musika musika da” eta kontzertura joango diran zenbatek egingo dau kontzertua antolatzeko arrazoiagatik edo helburuagatik? Ze, aizue, Mikel Laboak ematen duen azkenetarikoa izan daiteke, zoritxarrez eta Dylan debalde ikustea ba hori be txolloa zaliendako.