Ibarreko udaletan nabari da ahalegina batzuetan, bereziki- kultura jartzeko herritarren eskura. Bi muga: udalaren beraren tamaina, eta azpiegituren egokitasuna.
Udalez gaindi, ibarraren neurriko ekimenak falta dira. Mundumira ahalegin ona da, baina zerbait egin behar litzateke produkzio handi samarrak ez daitezen hiriburuetan bakarrik eman.
Azpiegiturak, etorri datoz. Oñati ondo dago, eta Arrasatek urte amaieran izango du kultura-etxe berria, katramila eta istilu artean bada ere. Ikustekoa izango da kalistro estalia, arterako espazio zoragarria, herriaren erdian. Bergara dabil atzetik, ea zer egiten den seminario zaharrean, eta noiz.
Kultura eta aisia ez baditugu hemen ematen, ibarra bihurtuko da industrialde soil.