Beti atzetik, alegia. Udaberriak eztanda egin du mahastian; kimuak eta belarra begien bistan luzatzen dira, gobernatzeko astirik eman gabe. Mahastizainak hogeitabost ordu beharko lituzke egunean, eta lau beso soinean, sasoi honetan belarrari neurrian eutsi eta kimuak alanbrean bideratzeko. Iaz idatzi nuen sasoi honetako
kronika eta, nola prozesua askorik aldatu ez den, ez noa errepikatzera.
Iazkoa irakurrita, bai ikusi dut aldaketa nabarmen bat: iazko argazki kamerarik ez da aurten falta Esteñibarren, Fatimari oparitu berri diote-eta bat. Falta dena da asti apur bat liburuxka irakurri eta manejua ikasteko. Ez pentsa blogari izate hutsarekin bat bihurtzen denik hiperteknologiko!
Aguntzen dizuet. Ikasiko dut, eta aurtengo jarduna, mahastiari buruz, izango da irudiak jartzea iazko kontakizunari.