Donostiara behar

Aste honetan, bi ekimen behintzat joan dira ibarretik Donostiara, hedabideen arreta bila.
Lehena izan zen Ikerlan enpresa. Urteko batzarra egin bezperan, Kursaalera deitu zituzten hedabideak, azalpenak eman eta oihartzuna lortu guran. Bigarrena, Arrasateko Jose Felix Diaz de Tuesta. Liburu bitxia argitaratu du, Euskal Herria atzerritarren ahotan, eta Koldo Mitxelenan bildu gintuen, hedabide eta lagunak.

Biak ala biak, ibarrean jaiotako ekimenak dira baina, eremu zabalagoetara iristeko, beharrezkoa zaie kapitalera joatea, hedabideetan tokia izango badute. Istripu odoltsu edo istilu politikorik ezean, ez du hedabideak egiten informazioa dagoen tokira, baizik alderantziz.

Gipuzkoa orekatzekotan, aldatu beharko dira ohitura txarrok.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

8 erantzun Donostiara behar-ri

  1. egilea: oier

    Bat nator zurekin Mikel. Hiriburuetako komunikabideak eta biztanle askok ez du batere ohiturarik hiriburutik irten eta herrietara hurbiltzeko, eta jarrera hori ikustarazi eta salatu beharko genuke ahal bestetan. Baina bestetik, herrietan bizi garenok ere uste dut errazago jotzen dugula hiriburura beste herri batera baino, eta hor ere guk geuek badugu zertan hobetu. Esan nahi dut, edozein ekitalditara ni errazago joaten naizela Eibartik Donostira Arrasatera baino, eta ohitura makur horri buelta emateko ahalegina egin beharko dugula gure aldetik ere.

  2. egilea: Eneko

    Arrazoia duzue. Hala ere, noizbait salbuespenak. Gaur egunkari guztien azaletan (Berria, Correo, DV, Noticias, …) ageri den MCC-ko prentsaurrekoa, oker ez banabil Arrasaten egin zen:

    Txinan sendotzeko asmoz, MCCk han industrialde bat irekiko du urrian (Berria)

    “285.000 metro koadroko industrialdea eraikiko du Txinan MCC korporazioak” (Berria)

    MCC reforzará su presencia en China con la creación de un industrialdea DV

    MCC creará un polígono industrial en Shangai para afianzarse en el país asiático (Noticias de Gipuzkoa)

    MCC refuerza su apuesta por China con un parque industrial propio en Shangai (El Correo)

    eta abar..

    edo hemen bertan

    Jesus Cataniak ukatu egin du Fagor Etxetresnak krisian dagoenik (Goiena Net)

  3. egilea: mikel

    Arrazoia Oierrek: ohitzen ari gara hiriburuen zentralismora, eta galtzen zeharka ibiltzeko gaitasuna.

    Eta arrazoia Enekok: badira salbuespenak. Hala ere, ez dakit MCCri horrenbeste kasu egingo zioten, ez balego Fagorren krisi-zurrumurruen morborik…

  4. egilea: oier

    Noizean behin topo egiten dugu plaza honetan, baina larunbatean beste plaza baten ere egin genuen topo Mikel. Elgetako espaloian, dantza soltean korro berean ibili ginen dantzan! Gero agurtzera hurbiltzeko asmoa izan nuen, baina ezagun batekin topo egin, hizketan hasi eta… konturatu orduko burua altxatu nuen eta ez zintudan ikusi.

    Hurrengoan izango da!
    oier.

  5. egilea: mikel supertramp

    Nik Oier bakarra ezagutzen dut dantzaria. Hobeto esan, ez dut aurrez-aurre ezagutzen; badakit noren anaia den, eta badakit bere blogaren berri, baina ez nolakoa den bere aurpegia.

    Etzakiat nik uste dudan hori ote haizen, larunbateko Oier dantzari misteriotsua. Heuk argitu beharko duk.

  6. egilea: mikel

    Lehenago besterik ez bada, aukera polita izango duk aurtengo Musikairen, Cesc Gelabert dantzariaren emankizunean. Gustuko duk, Oier?

  7. egilea: oier

    Gelabert Elorrion? Beraz aurten ere primerako egitaraua Musikairen… Bai noski, bikaina da Cesc Gelabert. 1997an Gelabert-Azzopardi izeneko konpainia baten kartela ikusi zuen Gasteizen. Ez nituen ezagutzen, eta izen bitxiak erakarrita joan nintzen Printzipal Antzokira. Hunkituta atera nintzen Sed koreografia ikusita. Eta orain Elorrion! Begiratu dut musikairen webgunean baina oraindik ez dago aurtengo egitaraurik jarrita. Erne egongo naiz. Ea orduan!

  8. egilea: mikel

    Oraintxe ari gaituk azken utikuak ematen aurtengo Musikaireri, eta oraindik etzagok webean. Dena lotu bezain pronto, izango duzue informazio osoa han, eta horren berri hemen. Baina bai, Gelabert izango da aurten Elorrion, uztaileko lehen asteburuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude