Bat. Argi dago Espainiako eskuinak ez duela oraindik irentsi gobernua galdu izana, eta jarraitzen duela M-11ko atentatua erabiltzen, bazterrak nahasteko.
Bi. Bistakoa da Espainian oraindik errenta duela gu kakazteak. Dena da baleko: presoen edo ingurukoen kontra jotzea bezala, boikota egitea interes ekonomiko euskaldunei, hala nola, kooperatibei.
Hiru. Duela gutxi, El Mundo egunkariak neurri deontologiko guztiak galdu ditu eta erabat lerratu da joko zikinera: Grupo Mondragon izena erabiliz, kooperatiba taldea nahastu du M-11ko atentatuekin.
Lau. Oraingo hau ez da izan kirtenkeria bat blog erdi ezkutuan; hau izan da gezur salagarria zabalkunde handiko egunkarian. Oraingoan ezingo nuke ulertu MCCk ez eramatea Pedrojota epaitegira.