Duela bi urte, Aitor lagun argazkilaria izan genuen mahats-batzearen irudi hartzaile, eta erreportaje ederra utzi zigun. Iaz, Aitor batzera dedikatu zen eta irudi hartzen ibili zen Josefe, beste lagun argazkilaria.
Gaur, beste zerbaiten peskizan, Joseferen argazki ederrak aurkitu ditut, iazko oparotasuna argi asko adierazten.
Mahasti osoan ez oraindik, baina arlo batzuetan mahats karga izugarria zen.
Kontua da irudiok ikusita, akuilua sentitu dudala ipurdian, idiak deman nola. Aurten hobe!
Hori duk, hori! Egunero 7 ordu Kutxan, Euskadi Irratia, eta hainbat saltsetan parte hartzen, ala ere Esteñibarreko uzta hain ederra. Bejondeizula Mikel! Txanpaina, noiz!
Geldi egoteko txarra nauk, gaur ume banintz seguruenik hiperaktibo moduan nengoke sailkatuta. Baina ez naiz bizi agobiatuta; alderantziz, oso pozik.
Eta txanpainik, ez dut uste. Gure mahatsarekin txakolin oso ona egiten dute Mendrakan