Ohitu egin gara, eta jaregin diogu hainbat esparru gaztelerari, egunerokoan. Duela hogei urte, ez genekien zer zen oinarri zergagarria, ezta bere gaztelerazko ordaina ere. Gero, ikasi egin dugu bigarrena, baina bakarrik alde guztietatik hala iritsi zaigulako.
Egoerari buelta emateko ordua da. Elkarbizitza berreraikitzen hasteko tenorean, hizkuntzarena dugu korapilo nagusienetakoa. Bi aukera: edo amore eman, eta euskara esparru txikietara mugatu; edo ahalegin indartsu eta luzeari ekin, euskararentzat egoera simetrikoa erdietsi arte.
Ekitekotan, hasteko behar ditugu urrats samur eta arrakastatsuak: errenta aitorpena euskaraz egitea, adibidez. Laguntza izango duzu, han-hemen. Eta bai, oinarri zergagarria zuk uste duzun hori da.
Guztiz ados nago. Onartzen dut hasieran kosta egiten dela, izan ere urteetan ohitu egin gara zenbait “ekintza” eta “paper kontu” erderaz egiten.
Nik behintzat badaramatzat 3 urte errenta aitorpena (nirea eta nire bikotearena) euskaraz egiten eta baita BEZaren aitorpena ere.
Gure hizkuntzak eta gure ondorengoek eskertuko dute !!!
Ados, Mikel. Urteak daramat Errentaren Aitorpena euskaraz egiten. Hasieran gogorra egin zitzaidan, Egunkaria ere. Gogorra edo ez, Lingua Nabarrorumaren etorkizuna gure eskuetan dago. Ez dugu aitzakirik.
Epa lagunok,
Kosta egiten dela diñozue, agian ohiturak aldatzeak daukan zailtasuna izango dahori, baina zuek diozuena pertsonala da, norberak egin beharreko ahaleginaren ingurukoa eta hor ez dago aitzakiarik. Nik baina topatu dot oztoporik eta haibeste kanpaina, txarteltxo eta iradokizun jaso ondoren, herriko aurrezki kutxa batera joan naizenean, ez dut horrelako iradokizunik ikusi, ez didate euskaraz egiteko aholkurik eman eta txarrena, aitorpen paperak egiten ziharduenak apenas zekien euskaraz.
Alde guztietatik bultzada behar dugu eta ez trabak.
Dena dela euskaraz egin nuen aitorpena, bai horixe!