Debagoiendarrak bizi ziren mendi-zuloan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren inguru apartatuan. Hiriburuetatik urrun eta besteengandik isolatuta, tribuak garatu zituen biziraupenerako tresna baliotsuak: auto-antolakuntza sendoa, ekimenerako ausardia eta bizimolde soila, luxurik gabea. Eta garapen handia lortu zuen, bizirautetik haratago.
XXI. mende hasieran, autopista iritsi zen Debagoienera. Bat-batean, hiriburuak ez zeuden urrun, ibarra ez zegoen isolatuta. Eta debagoiendarrak hasi ziren irteten, itsasaldean etxeak erosten, lautadan negozioak egiten; hots, gero eta interes gehiago izaten ibarretik kanpo.
Nola amaitu ipuina? Eta azkenak sakabanatu zirenean, harrian zizelkatu zuten: hemen tribu bat izan zen. Edo ?