Ez dit inpresio onik egin ETB1eko Kalaka saio berriak. Tertuliak hainbeste ugaritu diren honetan, normala da telebistak ere bere ahalegina egitea (aspaldi galdu nuen bistatik Firin Faran, loaren mesedetan), baina ahalegina ez da onegia. Jende gehiegi dago mahai bueltan, eta denbora gutxi hitz egiteko, etenak sarriegi gertatzen dira. Mahaikideen artean, interesgarri egin zaizkit Pako Aristi eta Koldo Martinez, edukiz eta moldez ondo aritu dira; EGAMekoa, hainbestean. Hortik aurrera, bete-lan ugari, mila aldiz entzundako topikoak, hizkuntza traketsaren mugak gainditzeko nekea eta ikuslearen sufrimendua…
Erreportajeak, txukun, presoenak zuen musika-burrunbada salbu; Eguzkitze, ohi bezain profesional, ohiko mugekin; ilehori datu-emailea, kalanbre emateko modukoa; errealizadorea, zelanbait… Asko hobetu beharko du, **Pásalo** baino gehiago izan nahi badu. Pentsatzen jarrita, nahi ote du?
Neri motza egin zitzaidan. Motza zentzu desberdinetan, denbora aldetik, gai horrek jorratzeak denbora gehiago eskatzen duelako. Eta motza,duen garrantzia eta sakontasuna ikusirik oso gainetik tratatu zelako. Bi bideoaetan hainbat datu zeuden baina beste horrenbeste faltan.
Jaeneko bideoan soinuak senideeen mezua entzutea oztopatzen zuen. Eta badaude preso eta senideeek pairatzen dutenaren inguruan gauza ugari esan beharra, ez zirenak programan aipatu, isladatu, zergatik?
Ez nintzen gustora geratu!gaia jorratu ezkero serioski, egoerak horrela eskatzen du, datu denekin eta “bi aldeak” maila berdinean daudela. Iada nekatua nagoelako egoera batek bestearen baino garrantzitsuagoa dela ikusteaz, edo ta gehiago sufritu duela.
Eta preso eta senideen egoeretaz gain, badaude hildakoak. Bi aldeak parekatu nahi izan ezkero, bien aldetik egondako hildakoetaz arituko gara. Eta ondoren errealitatearen beste zati bat gehitu, atxiloketak, inkomunikazioa, tortuta, espetxea, sakabanaketa… Gogoan izan behar zuten ere azken hiru urteetan izandako hildakoak nongoak, zeintzuk diren. Nahiz eta batzuk ez direla biktimarik egon esan, adib; Igor Angulo, Karmele Solaguren, Aitor Elorza,Sara Fernandez, Roberto Sainz… presoa, ama senidea, errefuxiatua, senide laguna,presoa eta beste horrenbeste.
Ez dira datu denak zehaztazun, seriotasun berdinarekin ematen.
Ados nago zurekin. Gatazkari konponketa ematen bazaio ere, elkarbizitzan urratu asko geldituko dira, sakonak eta mingarriak. Eta horientzat botika bakarra izango da luze eta zabal hitzegitea, errespetuz eta zorrotz, azken urteotako historiaren bertsio bateratua egin arte, memoria konpartitua eraiki arte.
Alde horretatik, ezin esan atzokoa kontrako bidean joan zenik, baina bai arinegi, azalegi. Formatoak ez du, seguruenik, aukera hoberik ematen. Hori zen, hain juxtu, nire kezka: horretan jarraitu behar badu, hobe ez erabiltzea gai sakonegirik, lardaskatu besterik ez dituelako egingo.