Esteñibarrera etorri berritan, landatu genuen etxaurrean kamelia bat. Baina, izan parajea laiotzegia delako, edo betelaneko lurra eskasa, ez digu aurrera egin. Bizirik dago, baina landatu genuen tamaina berean. Tartean loreak eman izan ditu, gero eta gutxiago, aurten bat ere ez. Azkenean lorontzi batera aldatu dugu, ea toki eta baldintza aproposik aurkitzen diogun. Ea toki eta baldintza aproposetan kameliak oraindik bizi nahi ote duen.
Bitartean, inbidia galanta pasatzen dugu beste kameliak ikusita. Asko dago bazterretan, kaleetan, eta udaberri sarreran ikusgarri jartzen dira, lore handiz beteta. Azkenengoz gertatu zaigu gure ezkiotar lagunekin, Gaintzabaleko Sarah eta Iñakirekin. Ez digute ba argazki zoragarri hau bialdu!
Zeuek be emon zeunskuen pasa dan udan jazmin bat etxera ekarteko eta bai, hazi polito hazi zan eta berde baino berdeago ipini, baina loratu bapez. Normala zan, izan be inguru zoragarri ederretik atara eta errepide aurreko etxe batera ekarrita, sock ikaragarria! baina zein izan da gure sorpresa, udabarrian sartu eta loratzen hasi danean. Beraz, oso pozik!
hondino etxean daukat gordeta zuen lorontzi zuria, egunen baten eroango deutsuet bueltan.
besarkada bat!