Etenaldi iraunkorra izan zen irteera ofiziala, eta dagoeneko abiatu gara bidean. Denak goaz Itakara, ametsak bizi diren irlara. Arazo bat: bakoitzaren Itaka toki ezberdinean dago; batzuena, auskaloren erreinuan.
ETAk nahi du euskaldunok erabakitzen duguna errespetatua izan dadila, eta hor kokatu du giltzarria. Zapaterok, bere aldetik, erakutsi du nola errespetatzen duen katalanek erabakitakoa, eta legedian jartzen du muga. Bere horretan, ez dirudi ibilbide orri oso garbia.
Baina bidean dago koska. Joan goazela, ikasten badugu bestearena entzuten, eztabaidak burutzen, erabakiak adosten, gehiengoa errespetatzen eta gutxiengoa erakartzen Bidaiak erakusten badigu elkarrekin ibiltzen, orduan Itaka guztiak izango ditugu eskura.
Hortxe gakoa, bidean. Beti egon da gakoa bidean. Ia oraingoan asmatzen dugun bai. Bideaz, edo errepideaz, edo ji, ji, ji. Hiztripua sartu du Lertxundik ere.