Karrogileak

Ormaiztegin topo egin genuen behin batean, Mari Karmen Garmendiak aurkeztu ninduen norbaiti karrolletako bezala. Nonbait harridura nabaritu zidan aurpegian, lehen aldiz entzuten bainuen hitza, eta azalpena eman zidan. Aitaren familia karrolleena zen, hau da karrogileena, eta leinu horretako kideak karrolletakoak.

Oso atzetik dator Irizartarren artisautza Ormaiztegin, eta gure aitaren belaunaldian egin zuen jauzi industriara, karrotik autobusera. Laister, udan edo, argitaratuko da liburu bat bilakaera hori jasotzen duena, EHUko bi irakaslek egina.
Interesgarria izan da niretzat kontu zaharrak errepasatzea, eta asko lehen aldiz jakitea.

Bizi garen munduak segundua estimatzen du bereziki, unea, baina ona da mendea ere ezagutzea, jatorria. Hitzak zarata polita ez duen arren, on egin zidan jakiteak karrolletakoa nintzela. Baita ezagutzeak nire aurrekoen kontu ugari. Tartean tartean, hemen azalduko ditut horietako batzuk.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude