Erakutsi ziguten izena duenak izana baduela, zerbaiti izena jartzean izana ematen zaiola jendaurrean. Baina jakituria zaharrak ez du argitzen izena aldatzeak nolako eragina duen izanean.
Duela urte batzuk hobetsi zuen Euskaltzaindiak, eta orain berretsi du, lehengo Deba Garaia izango zela Debagoiena eta Deba Behea, Debabarrena. Ildo beretik, Deba bailarak izen berria du: Debarroa. Xuxenek oraindik gorriz markatzen ditu izenok, eta Gipuzkoan jende asko ez da aldaketaz jabetu. Baina ibar goien honetan, esango nuke izen aldaketa finkatu dela dagoeneko.
Izena aldatzea aukera ona da izana gaurkotzeko. Eta Debagoienak behar luke eskualde izana hartu, eta landu estrategia propioa eta sendoa, aurrean dituen erronkak ganoraz gainditzeko.