Ostiralean afaria izan genuen Mezulariako tertuliakideok. Besterik pentsa badaiteke ere, askok ez genuen aurrez aurre ezagutzen, teknologiak ahalbidetzen baitu gune ezberdinetan kokatzea solasmahaiaren hankak.
Pentsa dezakezue, afarian kotta ugari ibili genuen, politikaz nagusiki, baina ez bakarrik. Kiniela gehienetan, bihar Otegi espetxeratu egingo dute, batzuen ustez luzerako. Hala ere, prozesuaren soka ez litzateke etengo; iturri fidagarrien arabera, Diez-Iruin-Etxebeste-Urrutikoetxea (Arjeleko beteranoak) dira ezker abertzalearen interlokuzioa, eta lehen paperak ere hasi omen dira agertzen.
Beste gai batek ere toki dezente hartu zuen, mahaiaren ertz batean: euskal mutilen deslokalizazioak. Baina, hori azaltzeko toki handia eta baimen berezia beharko nuke. Hurrengo batean, agian.