Bataz beste, primeran bizi naiz. Egun beteak izaten ditut eta asmo politak dauzkat aurrera begira. Hala ere, urteak egin ahala (52 duela hilabete), iragana gero eta sarriago agertzen zait. Batzuetan da **déjà vu** sentsazioa; besteetan zerbait gozoaren nostalgia edo eskarmentu baten bentaja… Hemen bertan izan ditut horrelako flash-back batzuk, eta bururatu zait horiekin atal berri hau abiatzea.
Erabiliko dut nire bizitzaren zenbat pasarte errepasatzeko, oroitzapenak berpizteko, jatorria gogoratzeko, egungo zenbat kezkari neurria hartzeko… Atalik intimoena izango da, seguru.
Orain arte bizi izan dudana ez da izango liburu bat idazteko, baina bloga beste kontu bat da. Horregatik ausartzen naiz. Nire mesederako, batez ere.