Jacan izan gara asteburuan, Jon/Bernar eta Garirenean. Gaur eguerdian haiek elurretan utzi ditugu, Somporteko zirkuituan, eta bueltan abiatu gara.
Iruña baino apur bat lehenago, trafikoko zibilek esan naute, biziro desegoki beraien radarraren arabera abiada oso handian nindoala, eta isun itzela ordaintzeaz aparte, hilabetez kenduko didatela gida baimena. Ez naiz hasiko desenkusan, seinaleak zioena baino askoz bizkorrago nindoan, beraz, legea urratu dut. Ez dut uste, ordea, gidari arriskutsua naizenik. Hogeitamalau urte daramatzat gidari, eta bi istripu arin besterik ez dut izan. Zigor gogorregia iruditzen zait gaurkoa.
Baina ez dira hor bukatu eguneko kalapitak. Oraindik isunaren amorrua kendu gabe, Kanpazarren gora etxera iristen, autoak pott! egin du eta bide erdian gelditu da. Garabiari deitu eta garajera iritsita, esan digute palierra guztiz apurtu dela. Bihar esango didate zenbateko matxura den eta ia merezi duen auto hain zaharra konpontzea.
Egun zenizoa, beraz. Baina, Jacatik irten aurretik, loteria erosi dut. Eta uste dut egun zenizoetan tokatu egiten dela. Kontatuko dizuet.
Jun dan urtean, Urretxun, neska batek eskufrenorik gabe utzi zuen bere kotxea, aldapa batean. Etxera deitu zioten, beste kotxe bat jo zuela eta jeisteko segituan.
Negarrez neskatxa, jun zitzaion bere lagun Kubatarra, eta esan zion:
Kubatarraren ikuspuntutik, zeinek izango autoa! Zeinek isuna ordaintzeko dirua!
Europearraren ikuspuntutik, hori dek hori egun katastrofikoa!
Nere aldetik, siniskerien oso kontrarioa, ez zailula horregatik loteria tokatuko Mikel, baina, nola ez dedan zenizo izan nahi, ba toka dakizula!
Eta bidal diezadazula postal bat Martinica irletatik.
Aupa, Mikel! Patxik beste ikuspegi bat eman dik, eta uste diat balio duela egun zenizoari ikatza kentzeko. Gida baimenari dagokionez, prest naukak txofer lanak egiteko, horrela behar izanez gero behintzat. Besarkada bat.
Zuen moduko lagunekin, nork behar du loteria?
Mikel, adiskide eta erdi anaia maitea:
Orain gutxi Martitzen aratuzte gauean Ima Eguenek esan dit zer nolako gorabeherak izan dituzun orain gutxi. Zure maitearekin izan naiz eguerdian eta ez dugu horretaz txintik ere hitzegin, baina dena den ZENIZO delakoaz zurekin bat egin nahian aprobetxa ezazu, bihar hain zuzen,
“Miércoles de ZENIZO” dela eta, jokatu berriz loteria ( erdi bana egingo diagu ) eta tokatu ala ez, etorri zaitezte Fatima eta biok datorren larunbatean, martxoak 4ean, Larrañaga-Anzolatarrekin antxume ederra Buskantz elkartean bazkaltzera. Ez da LOTERIA baina “pedrea” txikia agian bai.
Muxuak bioi eta baita KATUEI ere Ze Koiño!!!
Gaur ordaindu dut garajeko kontua: 54 euro. Bazirudien autoa erabat apurtu zela eta jubilazio eske ari zitzaidala… eta huskeria hori! Pozagatik izan ez balitz, amorrua ere emango zidan bide bazterrean botata gelditu izana, torlojutxo bat apurtu zelako.
Eta karnetarena, badirudi ezingo dudala ekidin, baina bai kalterik handiena sahiestu: nonbait onartzen dute adostea noiz bete zigorra, eta nik oporretan betetzen badut, ia ez dut igarri ere egingo. Beraz… ez hain zenizo.
Dena den, Aitor, lagun bihotzekoa: pedrea baino gehiago izan zuan Buzkantzeko bazkaria. Mila-mila esker!