Unai Romanori

Unai:

Ez zaitut aurrez-aurre ezagutzen, eta ez dakit kalean ezagutuko nukeen zure aurpegi normala. Bai, ordea, argazki famatuan zenuen musu puztu eta ubeldu hura, hori ez dut ahaztuko bizi naizen artean.

Maiz pentsatu dut zer ez zenuen pasatuko egoera horretara iritsi arte, eta hotzikada galantak hartu izan dit gorputza. Egunotan, ezin dut imajinatu zer sentituko zenuen haiek zu salatu zaituztenean, tortura frogatu ez duzulako. Eta ezin dut ulertu nola epaileak ebatsi lezakeen, tortura frogarik ezean, zerorrek eragin zeniola kalte zeure buruari, puntu horretaraino.

Ez digute esaten nola froga daitekeen tortura, ziega inkomunikatuetan egiten bada, eta forentse/epaileek arazoa argitu partez estali egiten dutenean. Arnas apur bat hartuko zenuen Teo Van Bovenen bisitarekin, baina hari ere ez diote kasu handiegirik egiten.

Nik ezin dizut laguntza handirik eman, Unai, baina bai besarkada handi bat eta animorik beroena. Zorte on!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Unai Romanori bidalketan

  1. egilea: ptx

    Joxe Arregiren gorpua ikusten dugu 25 urte beranduago, Euskal Herriko hormetan. Kartelak jartzen ditugu, eta ondo gogoan daukagu oraindik Unai Romanoren argazkia.

    Eta zer egin dezakegu? Nik uste, mobilizazio soziala izan daitekela egin dezakegun ia bakarra. Ez etsi, mobilizatu, euskal gizarteak ozen adierazi dezala torturaren kontra dagoela.

    Larunbat honetan (otsailak 11) aukera paregabea daukagu Donostian, torturari EZ! aldarrikatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude