Jaiki eta elur geruzatxoa ikusi dut, bost bat zentimetro. Hobebeharrez, azkar samar ibili naiz eta hamar bat minutu arinago abiatu Arrasateruntz. Baina alferrik! Elorrioko saihesbidean ertzain batek galerazi egin dit Kanpazarren gora joatea. Kamioiak daude trabeska esan dit. Haserretu egin naiz: Zergatik ez zaie galerazten kamioiei, elurra ari duenean, mendateetan sartzea? Eta berak: Ez digute kasurik egiten, kartelak jarri eta alferrik! Noski, areago haserretu naiz.
Gauaz egin du elurra, eta gauaz ibiltzen dira Kanpazarren Eroskiko kamioiak. Baina ertzainak kartela jartzea besterik ez du egin, eta kamioiek kartelari kasurik ez. Gero zegoen bezala, gauaz egon izan balitz ertzainen autoa bidea oztopatzen, kamioiek ez zuten aurrera egingo, eta mendatea zabalik egongo zen 4×4 eta kateekin doan autoarentzat.
Lotsagarria da bost zentimetroko elurrak nolako katastrofeak eragin ditzaken gurean, Ertzaintzaren eta gidari askoren ganora eskasari esker. Noiz baloratuko dira halakoetan galtzen diren lan orduak? Noizko protokolo zehatza elurra dagoenerako, eta zigorra betetzen ez dutenei?
Protokolo hitza, nik ezagutzen dedan administrazio mundu pusketan behintzat, hiztegian ez datorren hitza da.
Dana da inprobisazioa eta utzikeria. Adibideak dozenaka.
Erantzunikizuna? Goi goian. Beherago, gauzak ondo egiteko gogoa, baina ezintasuna (eta desmotibazioa).
Zorionez, elurteei gagozkiola, Zumarragan iazko zazpi elurteek garbi utzi zuten, guztiz logikoa eta mesedegarria dala udal langileak jendeari iratzargailua jo baino lehen lanean hastea, danak bide bazterrak jotzen irristaka dabiltzanean baino.
Urretxun “gabinete de crisis” bat ere sortu dute. Iaz nahikoa negargarri ibili zan eta Urretxuko udala, holako zerbait ezinbestekoa zan.
Inertziak, administrazioan, punta puntako teknologia duten labadoren zentrifuatzeak baino indar haundiagoa du.
Hain errexa danean gauzak ondo egitea. Borondatea baino ez da behar.