Ez naiz normalean ibiltzen primiziak sortzen diren parajetan, baina iturri onetik jakin dut egunotan aldatu egingo dela Euskadi Irratian albiste zerbitzuetako burua. Orain arte ardura hori izan duen Jon Basterra Lakuara doa, Herri-lan sailera. Eta bere tokia hartuko omen du kazetari oso gazte batek, ibilbide profesional laburra bezain arrakastatsua izan duena.
Datorren astean emango ei da izena ezagutzera. Niri esan didaten izena baieztatzen bada, ausarta iruditzen zait kazetaria, hain gazte kargua onartzen duelako; eta are ausartago irratia, ez ohiko aukera egin duelako. Hala balitz, biei txalo!
Hau jakin-mina,… pistak ematerik?
Adibidez… Argia saria jaso du azken 2 urtetan?