Presio izugarria izaten dute hedabideek urte aldaketetan, ea zein izango ote den urte zaharreko azken iragarkia eta, batez ere, urte berriko lehena. Eta presioari erantzuten diote prezioarekin, prezioa disparatuz, alegia, interes handia duenak dirutza handia ordain dezan.
Hedabide xume honetan ez da diruaren presiorik izan, baina bai bihotzarena. Eta, lehen aldiz, publizitate zuzena egingo diot Elorriko txakolinari, Mendraka izenekoari. Ez bakarrik upategi honek erosten duelako Esteñibarren hainbeste mimatzen dugun mahatsa. Ezta ere upategiko jabe/ekoizleak eta enologoa
lagun onak direlako.
Mendraka txakolina goraipatzeko eta gomendatzeko arrazoi nagusia da oso gustuko dudala nik, eta dutela nire ingurukoek. Hainbeste onespen jasota, ausartzen naiz haren publizitatea egiten, jakinda ez dudala hanka sartuko. Baina badut, horrez gain, aitzaki aproposa. Atera berri da Espainian Campsa gida, eta bere gehigarria Espainiako ardo onenei buruz. Eta han dator Mendraka txakolinaren dastaketa
Dastatu eta gero, eman dizkiote 88 puntu 100etik, oso puntuaketa ona urteko ardo zuri batentzat. Txakolinetan, beste bat bakarrik iritsi da maila horretara: Txomin Etxaniz ospetsua.
Publizitateari tarte eginda, berehala itzuliko da Piperrautsa bere ohiko jardunera. Urte berri on!