Ehungarrenean… Telefonica!

Ehungarren idatzia zegokidan, Argiakoaren ondoren, eta plast! hilaren 2an linearik gabe gelditu ginen, gaur bertan itzuli den arte, hamar egun geroago.

Majo probatu ahal izan dut 1002 matxura zerbitzua. Ia egunero deitu dut, inoiz birritan ere bai egun berean, amorruaren arabera. Gehienetan gaztelaniazkoa aukeratu dut, euskarazko agente guztiak okupatuta egoten zirelako. Ia denak hegoaldeko azentua zuten, badakizue, Elorrio esan eta El Horreo ulertzen duten horiek. Dei bakoitzarekin pertsona ezberdina zen, eta zerotik hasten zen guztia, ezin aurrera egin dei batetik bestera. Desesperagarria izan da, benetan.

Aldi oro zerotik

Bi aldiz harrapatu dut agende euskaraduna, eta arreta askoz hobea izan da. Euskaldun petoak, bizkaieraz, hurbiletik, protokoloa utzita… Bigarrenak, gaur goizean bertan, esan dit: Zuzenien teknikuari egingo deutset diar… Eta, eguerdian, ustekabean, linea bazegoen. Zuri esker izan bada, eskerrak zuri!

Euskarazkoa hobeto

Baserrian bizi garenez, Euskaltelentzat ez gara interesgarri, eta Telefonicak ez du gu galtzeko beldurrik. Allakuidaus linea barik gelditzen bagara! Ezin dugu ezer egin.

Indefentsioa

Azkenean egoera normaldu denean, postan banituen 100 mezutik gora zain. Kuriosoa egin zait multzo hain bariopintoa kolpean jasotzea. Eta deigarri ze bizkor iraungitzen den informazio askoren interesa sarean.

Lana pilatu

Ikusi dut Argiako artikuluak izan duela oihartzunik, tartean Amatiñok egurtu nauela eta orojakile deitu. Nire lagun batek zoriondu egin nau: euskal iritziemaile bat ez omen da inor, Amatiñok egurtzen ez duen bitartean.

Ba naiz nor!

Total, ezin izan dudala idatzi ehungarren mezurako ezer ponpoxorik. Baina pozik nago honaino iritsi naizelako. Hasierako motibazioa apur bat ahuldu zait, besteak beste, elur bola asko handitu delako, ordutik hona. Hala ere, tarteka izaten dira une politak, eta hori gertatzen denean…

Ehungarrena

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Ehungarrenean… Telefonica!-ri

  1. egilea: Patxi

    Ez izan lilurarik Euskaltelekin.

    Aurrekoan arazo bat izan nuen, eta azkenean atenditzea lortu nuenean, esan zidan neska batek:

    • Quiere hacer una reclamación?
    • Bai baina neukana beste baterako utzi, eta berri bat egitera noa. Jakin nahiko nuke zergaitik eskegitzen didazuen telefonoa euskeraz atenditzea eskatzen dedan erditan, eta erderaz atenditzea eskatzen dedanean berriz, zergaitik atenditzen nauzuen beti lehenengoan.
      __

    Nik, hamar egunetan linearik gabe egon ondoren ehun mezutik gora jasoko banitu, serio aztertuko nuke ordenagailua saltzeko aukera. A ze estresa, erdiari bakarrik erantzun beharra.

    _

    Ezin konparatu leike trapero baten usaimena, Amatiñorenarekin, (sudurraren tamainak ez du zerikusirik), baina nik ez dizut orojakile trazarik hartu ehun mezu hauetan. Horrek sudurra orojakile deitu dizunaren horrengana zuzentzera narama…

    Zorionak ehunera iristeagatik, eta betoz, beste ehun gutxienez, aurrekoen mailakoak, edo haundiagokoak.

  2. egilea: mikel

    Hamar egun galduta ibili ondoren etxera itzuli, eta gustora hartzen da lagunen goxotasuna. Ahaztu zaizkit dagoeneko Telefonica, Euskaltel eta Amatiño.

    Besarkada bat.

  3. egilea: iturri

    Ea laster berrehungarrena iristen den.

    Helburu bat jartzeagatik, diot.

    Zorionak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude