Elgetako Espaloia programazio bikaina ari da osatzen, asteak joan eta asteak etorri. Noiznahi dago musika edo antzerki interesgarririk. Eta, noizbehinka, esfortzu berezia egiten dute goi-goi mailako ekitaldiren bat ekartzeko mendi arteko herri goienekora. Ostiralean izan zen gailur horietako bat, Bill Evans saxojolea, Soulgrass
diskoa aurkezten.
Kontzertua izan zen perfektua, musika, musikariak, soinua, argiak, jendea, giroa… Eta ni eduki ninduen denbora osoan txundituta. Antzeko egoeran entzun nuen Miles Davis Mendizorrozan (Gasteiz), baita Joe Zawinul Candem Townen (Londres). Ba horien parean Elgetakoa.
Hain nengoen flipatuta, irteeran salgai zegoen diskoa erosi nuela eta, Evans bera han zegoenez, sinatzeko eskatu niola! Etxean ditudan milatik gora binilo eta cd-etan, hau da lehena, egileak sinatuta daukadana. Elgetan 51 urteak bihurtu zitzaizkidan 15.
Portzierto, Soulgrass
diskoa grabatu zuen Evanesek aurtengo udan beste talde batekin. Eta ezberdina da, baina ez hobea. Zergatik estudioan talde bat eta jiran beste bat?