Hirietan bildu da jendea, eta jendearekin eskaintza guztiak, merkataritza, aisialdia, kultura
Hustu dira landa eremuak, pinuak jan du mendia eta sasiak belardia.
Dagoeneko, interes gune oro hirietan dago, nagusienak hiriburutan. Hara dago joan beharra, erosketak egitera, ikuskizunetara, elkar agurtzera
Mendialdean bizi garenon aspaldiko borroka da, zerbait etor dadila kontrako norabidean, hiriburutik herrietara, asfaltotik belazera. Eta tarteka gertatzen da. Oraingoan, Koldo Mitxelena Kulturuneak dakar erakusketa bat Gandiaga Topagune berrira.
Bertsolari bat da gaia, Manuel Lasarte (zerrendaren erdian dago).
Hain gutxitan gertatzen da, ustekabean ere harrapatzen gaituela, ohitu gabe. Baina ni joango naiz Arantzazura, ziur. Erantzun ona medio, bide beretik gauza gehiago etor dadin.