Ez da kontu berria, baina nik orain ikusi dut filma, Hotel Rwanda, eta berpiztu egin zait orduko izua, Rwandako hutuek milaka eta milaka tutsi hil zutenekoa. Gainera, filmak jakinarazi dit ezagutzen ez nuen kontu bat eta sarraskiaren izuari erantsi zaio lehen munduko zuri izatearen lotsa erabatekoa.
Sinetsita nengoen hutuak eta tutsiak zirela arrazaz (edo kulturaz edo tribu-egituraz) ezberdinak, eta Rwandan gertatutakoa zela ezberdinen arteko gerra. Baina filmak argitzen du, eta pentsatzen dut zuzen arituko dela, tutsiak ez zirela arraza baizik kasta bat, belgikarrek asmatutako elite bat, aurpegieraz atseginen zirenekin, lehen mundukoen begietara.
Ohikoa izan da historian kolonizatzaileak erabiltzea kolonizatuen arteko ezberdintasuna haiek zatitzeko eta zapalketan irauteko. Baina ezin dut imajinatu zitalkeria handiagorik, ezberdintasuna asmatu eta sinestaraztea baino, berez ezberdin ez direnei, gorrotoz elkar hiltzeraino.
Eta oraindik joaten gara lehen munduko zuriok, gure diru sobranteak merke gastatzera, zitalkeria horiek egin diren tokietara, lasai asko. Nolatan ez gaituzte jaten?
Horrelako zitalkeriak, nere ustez, ez dira kolore jakin batek ezinbestean sortu litzazkeenak, zuriak diozun bezela, baizik eta gizakiaren beraren ezjankintasunaren ondorioz sortutakoak.
Jango bagintuzte, hori ere ezjakintasuna izango litzateke.
Nik esperantza daukat, kultura munduan zabaldu ahala, gizakiak, kolore guztiok, ikasiko degula ondo portatzen, eta egindako akatsak ez errepikatzen.
Nik uste, Patxi, zapalketa gehienen atzean badagoela ezjakintasuna baino zerbait gehiago, agian gizakiaren gaiztakeria. Uste dut, berez, gizakiak joera biak dituela beregan, onerakoa eta txarrerakoa. Eta faktore mordo batek -heziketa, kultura, ingurua…- eramaten duela bakoitza alde batera edo bestela.
Dena den, bihotzak gora egiten du zure barru on horrekin!
Lehendik ere nahikoa fraide aurpegia baneukan; zuk esandako hoiek sinistuta, ez ote zait areagotuko?
Gagozkionari buruz, arrazoi dezu: gizakiak bi joera hoiek ditu beregan, baina kulturak-jakituriak laguntzen dio zentzatzen bere joera gaiztoa. Arrazoi sinple bategatik: errentagarri zaiolako.
Nun irakurri nuen? Uste det Eibar Org.eko blog batean. Esaten zuen blogariak, herri batzuk zuhurki jokatu dutela historian, oso mugatuta egon direlako; itsasorik ez zutelako, petroleorik ez zutelako… Ematen zituen adibide batzuk, ez ditut gogoratzen. Herri hauei ez zaie komenigarri gertatu liskarretan ibiltzea, eta ez dira ibili. Diplomazian aritu dira, zuhurrak izan dira.
Jun dan mendeko adibiderik lazgarriena: nolatan izan ziren kapaz germaniarrak judutarrak (eta ez judutarrak) gaseatzeko miloika? Germaniarrak zirelako? Zuriak zirelako? Ez. Ezjakinak zirelako. Tontoak haiek, aparteko arraza bat zirela uste izan zutelako. Egin zituzten triskantzak egin zituztela ere, boomeranga bueltan etorri zitzaien, eta proportzioan askoz gutxiago izan baziren ere, asko hil ziren, asko sufritu zuten.
Zertan aritu dira, zertan ari dira orain Judutarrak? Txikiagoa, ahulagoa “jaten”. Baina klaro, zein igotzen da autobus batera Jerusalemen?
Ze bizi-kalitate dute judutar ezjakin gaixoak?
Mundu guztira, tokirik pobreenetara ordenagailu portatilak zabaltzeko asmoa dago, duela gutxi eman zuten berria. Hori izan daiteke nere ustez, ezjakintasuna deuseztuz, berdintasunerantz, pakerantz eramango gaituen bidearen hasiera.
hala bedi!
Erabat ados hire soluzioarekin, Patxi. Buruaren garapenak aldendu egiten dik gizakia primitibismotik. Horretarako, ordea, lehenago gosea kendu behar zaiok eta informaziora sarbidea eman.
Nahiago nikek hire moduko fraide askorik balego!