Aspaldi pilatzen ari zaizkit adibideak: Jose Ramon Soroiz/Elena Irureta eta enparauen komediak telebistarako (Bi eta bat, Jaun ta jabe edota Martin); Anjel Alkain eta bere soka luzea telebista eta antzerkirako (Sorginen Laratza, Wazemank, edo Kutsidazu); eta azkena, Ramon Agirre eta Aupa Etxebeste entzutetsua. Kasu hauetan guztietan, gipuzkera erabiltzen da umorerako hizkera gisa.
Gaztelaniaz ere gertatzen da antzeko zerbait andaluzarekin. Adibide ezagunena izan daiteke jasan ezin dudan Chiquito, baina badira gustagarriagoak, Paz Padilla esaterako.
Beti ere, badirudi samurrago dela grazioso izatea kale hizkeran, erregistro formalagoetan baino. Zailago begitantzen da txistoso aritzea batua garbian. Nola-eta ez dugun gehiago lantzen umore britaniarra…
Orain, onartuta kale hizkera umoretsuago dela, noizko umorea bizkaieraz edo lapurteraz?
Azken oharra: Ezin izan dut aurkitu ganorazko argazkirik, eta ari naiz euskal farandulako izarretaz. Ostras!
Orduan batuaz egindako umorea, bigarren mailakoa? Exkaxagoa?
Ez det esaten zuzen ez zabiltzanik, baina zer pentsatu asko ematen dit.
Hor aipatzen diren adibide guztietan umorerako gipuzkera erabiltzen bada ere, Euskadi Irratian behin baino gehiagotan entzun dut bizkaiera kutsu hori emateko. Agian aktorearen araberakoa da euskalki bat ala bestea aukeratzea, eta, seguru asko, bakoitzak berea aukeratuko du, errazago aterako baitzaio hizkera freskoa eta arina. Hori uste dut, baina, tira, izango dira bestelako esplikazioak ere…
Bizkaiera umorerako erabiltzen da, baita literaturan ere, baina zoritxarrez sarri ezjakintasunari lotuta joan da. Norbaitek gogoratzen du Harry Potter eta bizkaieraren erabilpenaren gaineko eztabaida? Zein da liburuan bizkaiera erabiltzen duen pertsonajea?
Gipuzkera dala eta, umorea egiteko Goierri-Tolosak funtzionatzen du, ezta?
Atzekoz aurrera: