Iban Arantzabal lagunak lortu dizkit argazkiak. Oinarria da lehengo seminarioarena, gaineko kuboak guztiz berriak.
Zer iruditzen?
Iban Arantzabal lagunak lortu dizkit argazkiak. Oinarria da lehengo seminarioarena, gaineko kuboak guztiz berriak.
Zer iruditzen?
Inguruan ze efektu ematen duen ikusi behar. Bertara jun beharko da ikustera.
Nere aita sukaldari ibili zan gaztetan bertan, apaizgai. Sukaldea erre omen zuen. Badaezpadaere, berarekin juten banaiz, ez diot utziko gerturatzen.
Bertara joatea onena, dudarik gabe. Badiat interesa jakiteko ea nik izan nuek inpresio ona izaten duten beste batzuk ere.
Eta, Patxi, eraman aita lasai. Berak gozatu ederra hartuko dik kontu zaharrak gogoratuta eta, txarrenean, ez diat uste ezer erre ahal izango duenik gaurko eraikinean.
Ondo pasa Arantzazun!
Niri asko gustatu zait. Lehengo “mazakote” zaharraren ordez askoz arinagoa eta hobeto integratuta geratzen dela iruditzen zait. Ondo legoke, lehengo argazkia oraingoaren ondoan jartzea alderaketak egiteko.
Nola zen garai bateko filmea edo serie bat… La isla del Dr. Mureau edo Dr. No edo dena delakoa… han ere halako kubo setenteroak agertzen ziren.
Bromaz aparte, beste egunean izen nintzen bertan eta inpresio on-ona egin zidan, modernoa eta berritzailea. Gainera, norbaitek esan zuen bezala, eliza aldeko konplexuak duen bertikaltasunarekin kontrastean, horizontaltasuna eskaintzen du. Beno, nire lagunak hobeto adierazi zuen baina funtsezko ideia horixe da.